Bull Rungo lehen gudua (Batasunaren aldekoen izendapena) edota Manassasko lehen gudua (Konfederazioaren aldekoen izendapena), 1861eko uztailaren 21ean, AEBetako Gerra Zibilan, Virginiako Manassas udalerriaren iparraldean eta Washington Hiritik 25 milia mendebalde eta hego-mendebaldera jazotako gudua izan zen. Gerra honetako lehen gudu handia izan zen, sarraski handiak oraindik jazotzeke zeudela.
Eskarmenturik gabeko Batasunaren Armadako gudarostea Irvin McDowell jeneralaren agindupean Joseph E. Johnston eta P. G. T. Beauregard jeneralen agindupeko Konfederazioaren Armadaren aurka jo zuen, baina konfederatuek unionistei aurre egin eta azken hauek Washington Hirira ihes egin behar izan zuten.